Ireki Zientziak akademiak open science ideia hartzen du abiapuntutzat: zientzia ezagutza irekia, partekatua eta eskuragarria da, oztopo ekonomikorik nahiz mendekotasun artifizialik gabe ikasi, erabili eta uler daitekeena.
Ireki Zientziak akademian, errefortzu-klaseez eta laguntza akademikoaz gain, jarduera eta mintegiak eskainiko ditugu arlo tekniko hauei buruzkoak: programazioa, web-garapena, elektronika, Arduino plataforma edo bideojokoen garapena. Jarduera horiek ikasketa zientifikoaren jarraipen naturala dira.
Ireki Zientziak akademian berdintasuna oinarrizko balioa da. Zientzia eta teknologia pertsona guztientzat eskuragarri egon behar direla uste dugu, genero edo jatorria edozein dela ere. Horregatik, ingurune ireki, errespetuzko eta inklusiboa sustatzen dugu, bereziki nesken eta emakumeen parte-hartzea zientzian bultzatuz.